viernes, 12 de marzo de 2010

Facebook Esperimentuaren Emaitzak



Facebook experimentua dela eta, aste oso batez profil faltsu bat facebooken barrena ibili da, lagun eskean. Lehenbizi, Euskal Herrian barrena eta Espainian barrena bidali zituen lagun eskaerak, baina lortutako emaitzak porrot totalak besterik ez ziren izan. Egia esan, atzerriko izen eta abizenekin, sail xamarra suertatzen da gaztelerazko eta euskarazko izenak dituenengan ezagutaraztea. Horretarako arrazoietako bat izan liteke, jendeak badakiela, facebookean ez hainbeste baina messengerean ikusi ahal izan den bezalaxe, jatorri ezezaguneko izen batek norberaren kontua edota ordenagailua izorratzea(birus batekin, adibidez) eragin dezakeela. Orduan, lagun eskatzeari uko egin, eta bere informazio orria modifikatzea otu zitzaion. Horretara ekin eta Abraham Lincol High instituan eta Oxford Universityn egin zituela ikasketak jarri zuen. Hortaz gain, Eusko Jaurlaritzan lan egiten duela jarri zuen.
Astea aurrera joan delarik, profil faltsuak lortu dituen 10 lagunak bere ikastegietan egondako beste kide batzuk zirela ondoriozta genezake. Egia esan, 6 lagun lirateke Oxford Universityn egon ostean, eta ezertaz ezagutzen ez zuten bati lagun eskaera bidaltzea erabaki zutenak. Beste lagun bat, Abraham Lincoln High institutuko ikasle bat liteke.

Egia esan, nik pentsatzen nuena baino emaitza txarragoak lortu ditut experimentuarekin. Gaur egun sare sozialetan lagunak lortzeko arazorik ez zegoela pentsatzen nuen, baina badirudi ez dela hain erreza.

Lehenago azaldu dudan bezalaxe, soilik 10 lagun lortu ditu, eta horiek guztiak, ikasketa kideak izan zitezkeenak eta beraien ezagun batzuk lirateke. Horrek datu interesgarri bat eman dit, Institutu bakar batean, ikasturte berean egondako bi pertsona, batak besteari buruz ezertxo ere jakin barik(arraroa iruditzen zait, institutuak ez baitira hain handiak, izena entzun ez izateko) lagun izatea eska diezaioketela elkar. Argi dago komunean duten ezaugarri bat litekeela; leku berean ikastea, eta horrek lagun eskaera egiteko haina enpatia sorraraz dezakeela.

Honetaz guztiaz, ondorio argi bat atera dut, berdin dio beste profil bati buruz jakin dezakezun gutxia, nahikoa izan bailiteke interes, ikastegi, edota beste elementu bat komunean izatea lagunak lortu ahal izateko. Aipatzekoa litzateke baita ere, jendeak erraztasun haundia duela ezezagunekin harremanetan jartzeko. Faktore honen ondorioak jakiteko, kontuan eduki behar genuke(guk egin dugun bezalaxe) jende askok eta askok bere irudia, izena, informazio eta gauza guztiak "egokitu" ditzakeela jendaurrean arrakasta gehiago lortzeko, irudi hobeagoa eskaintzeko, e.a.

Horrelako faktoreak azaltzean, ezinezkoa zaigu publizitatearen baliabideetan pentsatzea. Norberaren irudiaren inguruan arrakasta gehiago lortzea posible izanda, noraino hel litezke publizitatearen baliabidea?
Ba, auskalo...
Nik neuk, nere Facebook profil benetakoarekin, hainbat talde, edota enpresaren lagun naizela aitortu beharra daukat, eta hauen baliabideak ugariak dira. Profilaren bitartez, norberaren horman mezu publizitario zuzenak helaraz daitezke, aurrerago egingo diren ekintzetarako gonbidapenak bidali daitezke, Irudi korporatiboa sor daiteke(enpresa edo taldearen profila beste talde batzuekin harremanetan jarriz, adb.), eta argi dagoenez, kontsumitzailearekiko harreman afektibo bat lortzea lortu daiteke.
Hala ere, sare sozialetan bakarrik oinarrituriko kanpaina publizitario bat egitea ez zait ideia ona iruditzen, izan ere, Internet bezalako herraminta batekin, nabigatzaileek kontsumo selektibo bat egin dezakete, eta ondorioz, kanpainak inpaktu murriztuagoa lortu dezakeela deritzot, profil batek helarazitako informazioa mezu publizitario zuzen batek(audioa, bideoa...)baino gutxiago erakartzen bainau, behintzat niri.

viernes, 26 de febrero de 2010

Sare Sozialen Eraginkortasuna

Noski baietz, azken finean nork ez ditu jaso Facebook, Tuenti edo antzerakoen bitartez talde enpresa edota marka ezberdinen zale egiteko eskaintzak?
Argi dago agertzen direnen artean norberak bere intereseko talderen bat aurkituko duela. Bere futbol talde kuttuna delako, bere auzoko lagun baten taldea delako... Arrazoiak milaka izan lirateke.
Horregatik diñot, noski baietz, ni ere jauzi bainaiz marketing ekintza hauetan, ondo jauzi ere. Musika talde baten zale bilakatu naiz hortarako arrazoi ezberdinak uztartuz. Jorratu behar dugun gaiari dagokionez ordea garrantzitsuena talde honek bere ekintzei buruzko informazioa helarazteko baliabidea erabiltzen duela aipatzea litzateke. Talde hau COBRA musika taldea da. Bere Facebook orriaren bitartez taldeak dituen kontzertuetako argazkiak eta hurrengo kontzertuetako datak ikusi eta jakin ditzaket. Baliabide hau era egokian erabiliz hurrunera hel litekeela deritzot baina horretarako iragarleek kontsumitzaileekiko mantentzen duten jarrera aldatu beharko lukete. Pablo Herreros-ek bere blogean azaltzen duen bezala "Juegen a enamorarnos. No es en formatos invasivos en lo que tienen que innovar para que clickemos sino en talento creativo que nos haga sentir su publicidad como contenido aceptable". Iragarleek baliabide honetan kontsumitzaileenganako komunikazioa benetan zainduko balukete baliabidearen arrakasta ezinbestekoa izango zen. Izan ere, kontsumitzaileen intereseko gaiei buruz informatu lezakete, berauek naskatzera iritsi gabe.




Marketing mota honi, hainbat abantaila ikus genezaioke, kontsumitzaileekin harremanak estutu baitaitezke, produktu eta zerbitzuetaz informatu, e.a.
Eduki ditzakeen mugei dagokionez, ez diot beste iragarbideei ikusten ez dizkiogun inolako muga gehiagorik antzematen. Are gehiago, kontsumitzaileekin harreman horri esker, beste iragarbideak ezinezkoa luketen mugetara irits gintezke; zaleak pilatu eta tratatuz e.a. ...

Internet eta Eraginkortasuna


Interneten, 15 minutuz egin berri dudan murgilketan, orrialde anitz bistaratzeko aukera eduki dudala nabarmendu beharko nuke. Izan ere, bai emailak zein kide naizeneko sare sozialak bistaratzeko aukera eduki dut; ezin ahantzi dezakedalarik informatzeko paradaz ere gozatu dudala. Bistaratu ditudan webguneak, honako hauek izan dira:
Posta elektronikoak(bai hotmail, zein gmail), Sare sozialak(tuenti, facebook), egunkariak(Diario Vasco), Youtube eta azkenik Dantzan.com webgunea.


Orrialde hauetan topatu dudan publizitatea ez da oso ugaria izan, baina aipagarriak lirakeen hainbat formatu aurkitu ditut. Posta elektronikoei dagokienez, hotmaileko kontuan hiru email aurkitu ditut, horietako bi Facebook sare sozialaren jakinarazpenak ziren, beste emaila lan egiten dudan BOST tabernakoa. Ez daukat argi Facebook orrialdeko jakinarazpenak spam gisa sailkatzerik daukagun, baina argi dagoena da, spam batzuk bailiran jasotzen ditudala horrelako jakinarazpenak. Ez baititut batere gustokoak. BOST tabernaren emailari dagokionez, hurrengo astebururako programatua duen jai berezi bat iragartzeko emaila zela aipatu beharra daukat. Hala ere, tabernako jabea izan da emaila bidali didana, bere kontu pertsonaletik gainera. Beraz, esan genezake 2 spam-antzeko jaso ditudala hotmaileko kontuan, beste emaila publizitate formatu ez-ofizial gisa sailkatu genezakelarik.
Hala ere, ez da hor amaitzen email bidez jaso dudan publizitatearen azalpena, gmaileko kontuan benetako spam mezu publizitario bat aurkitu baitut. "Livestream" zuen izenburutzat, bere izakera azaltzerik ez daukat, ikusi bezain laster zaborontzira bidali baitut emaila. Denera, esan genezake 3 spam mezu aurkitu ditudala, 2 hotmailen eta beste bat gmailen.

Lehenago azaldu bezala, Sare sozialak bistaratzeko aukera ere eduki dut, bertan inolako mezu publizitariorik antzeman ez dudan arren, beraz ezer gutxi dut orrialdeotako publizitateaz aipatzeko.

Beste gauza bat liteke, Diario Vascoren webgunean jasotako mezuak azaltzeko orduan. Izan ere, orrialdean kargatzen zijoan bitartean, kargatzen lehenbiziko bi elementuak iragarkiak baitziren. Bannerrak, zehatzagoak izateko. Horietako batek Guggenheim museoa iragartzen zuen. Besteak ordea, Infoempleo.com webgunea iragartzen zuen.

Youtuben egin dudan bisitan, ikusi dudan lehenengo irudia, Internet Explorer iragartzen zuen banner bat izan dela esan beharra daukat, hortaz gain beste inolako publizitaterik antzeman ez dudan arren.

Dantzan.com webguneko mezuak edo publizitatea aztertu beharko nuke azkenik, baina sare sozialekin gertatu zaidan bezalaxe, ezer gutxi dut kontatzeko. Izan ere, ez dut inolako bannerrik, edota popup leihorik ikusi. Hala ere iragartzeko beste bide bat aurkitu genezake. Dantzan.com webguneak, dantzaren inguruko informazio gunea izanik, hurrengo egun eta asteetan jasoko diren dantza ekitaldien berri ematen du, ekintza hau publizitate gisa hartu genezakelarik baita ere.



Azkenik, eta nabegazio une motz honen sintesitzat, argi azaldu beharra nuke aurkitu ditudan mezu publizitarioak, diren modukoak direla:
3 spam mezu(2 Facebookenak, 1 Livestreamena)
3 banner(Guggenheim, Infoempleo.com, Internet Explorer)
Iragartzeko bi formatu ez-ohiko, partikular batek bidalitako emaila(BOST tabernako jaiari buruzkoa) eta hurrengo dantza ekitaldiena(Dantzan.com webgunean aurkitu daitekeena.


Argitu beharra daukat, iragarki horietako bakar batek deitu duela nire arreta, BOST tabernakoak konkretuki, bertan lan egiteagatik bada ere. Beste iragarki guztiei dagokienez, ikusi bezain laister berauek ekiditzeko neurri guztiak hartu ditut, spamak ezabatuz eta bannerrak ukatuz.

Publizitateak interneten duen eraginkortasunari so egitean, ezin ukatu dezaket ez diodala eraginkortasun handirik ikusten ekintza hauei, erabat gogaikarria izatera iritsi daitekeela baiteritzot. Ikusgarriak izan ohi dira, iragarleek horrela izatea bilatzen baitute, baina ez dut uste erakargarriak izateko posibilitate haundia dutenik. Are gehiago, erakargarria izan dadin, norberaren gustu, zaletasun eta motibazioak piztu eta asetu beharko lituzkeela uste dut; eta inposiblea ez den arren(slogan famatu batek dioen bezalaxe: "impossible is nothing" ;-)), oso zaila liteke jendearen arreta deitu, gustu, zaletasun eta motibazioak piztu edo asetu, eta mezu publizitarioa eraginkorra egin.

lunes, 2 de febrero de 2009

2. ATAZA

Gorka Palazio Irakasleak, lan gisa, minutu t´erdiko bideoa bialdu zuen. Bideo honek, mogulus web orrialdeak eskeintzen dituen baliabideak erakutsi eta azaltzea du helburutzat.



Ander Fernandez Narbaiza
Publizitate eta Harreman Publikoak

miércoles, 14 de enero de 2009

Kirol Telebista



Kirol Telebista kanalak, mogulus internet bidezko telebista sarearen barne, kirolei buruz jarduten du. Kanal honen asmoa, munduan zehar, askotarikoak diren kirol ezberdinak ezagutzera ematea litzateke.

Telebista kanal honen sormenean parte hartu dugunok Gorka Cantera, Markel Arrayago, Gorka Henares eta Ander Fernandez gara.



Programazio gisa, Arrisku kirolak deritzaien kirol ezberdinen bideoak jaso ditugu(00:00:00 - 03:30:53) ikuslegoari erakusteko. Honetaz gain, Herri Kirolak(03:30:53-06:31:55), Tenisa(06:31:55 - 09:18:26) eta Saskibaloia(09:18:26 - 12:00:00) ere landu ditugu.

On Demand Programazioari dagokionez, gure pordukzio propioko kanalerako ongi etorria, eta programa bakoitzaren aurkezpena ekoiztu ditugu.

Matrallako Irratia



Frekuentzia: 102.8 FM
Telefonoak: (0034) 943-200354 / 652765622
Eremua: Eibar
E-Posta: matrallako1@yahoo.es
web: www.matrallako.com

Eibarko irrati libria

Matrallako irratixa

Eibarko Matrallako irratixa 2002xan sortu zan. Lelehenengo emisiñua 2002ko maiatzaren 15ian izan zan. Pruebetan zebizen, baiña Matrallakoko irratikide batzuk atxilotu zittuenez, hori izan zan lehengo programia.

Handik hona urte batzuk pasatu dira. Gaur egun hamabi programa dakate antenan. Programarik ez dagauanian musikia emititzen dabe hogetalau orduz.

Beraien aktibidadiak:

Irrati programak
Herriko jaixak
Arratietako txosnak
Urteurreneko jaialdixa
Txapia sartzia

jueves, 30 de octubre de 2008

Top 7

WWW.GOOGLE.COM
Internet erabiltzen hasi nintzanetik edozein duda edo behar izan dudanean, orrialde honetara jo izan dut, bilatzaile azkar, erabilgarri eta ulergarriena iruditzen baitzait. Izan ere, internet erabiltzen erakutsi zidatenean, google web orria erabiliz irakatsi zidaten.

WWW.YOUTUBE.COM
Behin internet erabiltzen ikasi nuenean, neure gustuko web orriak ezagutzen joan nintzen, eta horien artean Youtube orrialdea legoke. Hain zuzen, gustuko telesail, film edota kirol-partiden bideoak erraz asko lortu daitezke orrialde hontan, eta horretaz gain, norberaren kontua eginez gero, bakoitzak bere bideoak sortu eta interneten eskegi ditzake.

WWW.MOGULUS.COM
Web orrialde honi esker, mundu osoko jende askoren telebista kate propioa ikus dezakegu, eta nola ez, bakoitzak bere katea sortu eta editatu dezake. Honek aurrerapausu bat dakar ikusentzunezko komunikabide askeen kontzeptuan, erabiltzaile orok, bere idiosinkrasia alde batera uztera behartua izan beharrean, bere gustuko telebista kate propio bat sortu baitezake.

WWW.BLOGGER.COM
Bloga bezelako zerbitzuak, jendearen arteko elkar-komunikazio tresna baliotsuak dira. Interneti esker, gugandik urrun dauden senitarteko eta lagunekin komunikatzeko, bloga, tresna indartsua litzatekeela esan genezake. Blogger orrialdean adibidez, klaseko aurrerakuntzak egiteaz gain, beste blog batzuetako jende askorekin harremanetan jartzea ahalbidetzen da.

WWW.HOTMAIL.COM
Hotmail orrialdea, interneten erabiltzen diren orrialde garrantzitsuenetako bat dela esan dezakegu, bertan, aktualitatea, entretenimendua, komunikazioa, e-posta pertsonala eta momentuko mezu-bidalketa bezalako zerbitzuak eskaintzen baititu.

WWW.ZAMZAR.COM
Web orrialde hontan, gure dokumentu desberdinetan artxiboaren formatoa erraz eta azkar aldatzeko aukera eskaintzen zaigu. ".doc" formatua duten artxiboak ez ditugu ikasgai batzuetan erabili ahal izaten, eta gure lana errazteko oso erabilgarria suertatzen da web orrialde hau.

WWW.XUXEN.COM
Komunikazio arlorako oso garrantzitsua den zuzentasuna landu ahal izateko, orrialde hau oso garrantzitsua da. Bertan norberaren testuak idatzi, eta web orriak bere zuzenketak ezarriz testu "hobetua" eskeintzen digu.

Ander Fernandez Narbaiza