jueves, 30 de octubre de 2008

Top 7

WWW.GOOGLE.COM
Internet erabiltzen hasi nintzanetik edozein duda edo behar izan dudanean, orrialde honetara jo izan dut, bilatzaile azkar, erabilgarri eta ulergarriena iruditzen baitzait. Izan ere, internet erabiltzen erakutsi zidatenean, google web orria erabiliz irakatsi zidaten.

WWW.YOUTUBE.COM
Behin internet erabiltzen ikasi nuenean, neure gustuko web orriak ezagutzen joan nintzen, eta horien artean Youtube orrialdea legoke. Hain zuzen, gustuko telesail, film edota kirol-partiden bideoak erraz asko lortu daitezke orrialde hontan, eta horretaz gain, norberaren kontua eginez gero, bakoitzak bere bideoak sortu eta interneten eskegi ditzake.

WWW.MOGULUS.COM
Web orrialde honi esker, mundu osoko jende askoren telebista kate propioa ikus dezakegu, eta nola ez, bakoitzak bere katea sortu eta editatu dezake. Honek aurrerapausu bat dakar ikusentzunezko komunikabide askeen kontzeptuan, erabiltzaile orok, bere idiosinkrasia alde batera uztera behartua izan beharrean, bere gustuko telebista kate propio bat sortu baitezake.

WWW.BLOGGER.COM
Bloga bezelako zerbitzuak, jendearen arteko elkar-komunikazio tresna baliotsuak dira. Interneti esker, gugandik urrun dauden senitarteko eta lagunekin komunikatzeko, bloga, tresna indartsua litzatekeela esan genezake. Blogger orrialdean adibidez, klaseko aurrerakuntzak egiteaz gain, beste blog batzuetako jende askorekin harremanetan jartzea ahalbidetzen da.

WWW.HOTMAIL.COM
Hotmail orrialdea, interneten erabiltzen diren orrialde garrantzitsuenetako bat dela esan dezakegu, bertan, aktualitatea, entretenimendua, komunikazioa, e-posta pertsonala eta momentuko mezu-bidalketa bezalako zerbitzuak eskaintzen baititu.

WWW.ZAMZAR.COM
Web orrialde hontan, gure dokumentu desberdinetan artxiboaren formatoa erraz eta azkar aldatzeko aukera eskaintzen zaigu. ".doc" formatua duten artxiboak ez ditugu ikasgai batzuetan erabili ahal izaten, eta gure lana errazteko oso erabilgarria suertatzen da web orrialde hau.

WWW.XUXEN.COM
Komunikazio arlorako oso garrantzitsua den zuzentasuna landu ahal izateko, orrialde hau oso garrantzitsua da. Bertan norberaren testuak idatzi, eta web orriak bere zuzenketak ezarriz testu "hobetua" eskeintzen digu.

Ander Fernandez Narbaiza

HERRIALDE ETA JENTILIZIOEN ARIKETA


0.

0.a) Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bideahartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.
1.
1.a) Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan
2.
2.a) Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak
3.
3.a) Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzendituztenak.
4.
4.a) Georgiako hiriburuan, Tfilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak etaeuskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.
5.
5.a) Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoenhizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.
6.
6.a) Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsas piraten beldur.

Ander Fernandez Narbaiza