viernes, 26 de febrero de 2010

Sare Sozialen Eraginkortasuna

Noski baietz, azken finean nork ez ditu jaso Facebook, Tuenti edo antzerakoen bitartez talde enpresa edota marka ezberdinen zale egiteko eskaintzak?
Argi dago agertzen direnen artean norberak bere intereseko talderen bat aurkituko duela. Bere futbol talde kuttuna delako, bere auzoko lagun baten taldea delako... Arrazoiak milaka izan lirateke.
Horregatik diñot, noski baietz, ni ere jauzi bainaiz marketing ekintza hauetan, ondo jauzi ere. Musika talde baten zale bilakatu naiz hortarako arrazoi ezberdinak uztartuz. Jorratu behar dugun gaiari dagokionez ordea garrantzitsuena talde honek bere ekintzei buruzko informazioa helarazteko baliabidea erabiltzen duela aipatzea litzateke. Talde hau COBRA musika taldea da. Bere Facebook orriaren bitartez taldeak dituen kontzertuetako argazkiak eta hurrengo kontzertuetako datak ikusi eta jakin ditzaket. Baliabide hau era egokian erabiliz hurrunera hel litekeela deritzot baina horretarako iragarleek kontsumitzaileekiko mantentzen duten jarrera aldatu beharko lukete. Pablo Herreros-ek bere blogean azaltzen duen bezala "Juegen a enamorarnos. No es en formatos invasivos en lo que tienen que innovar para que clickemos sino en talento creativo que nos haga sentir su publicidad como contenido aceptable". Iragarleek baliabide honetan kontsumitzaileenganako komunikazioa benetan zainduko balukete baliabidearen arrakasta ezinbestekoa izango zen. Izan ere, kontsumitzaileen intereseko gaiei buruz informatu lezakete, berauek naskatzera iritsi gabe.




Marketing mota honi, hainbat abantaila ikus genezaioke, kontsumitzaileekin harremanak estutu baitaitezke, produktu eta zerbitzuetaz informatu, e.a.
Eduki ditzakeen mugei dagokionez, ez diot beste iragarbideei ikusten ez dizkiogun inolako muga gehiagorik antzematen. Are gehiago, kontsumitzaileekin harreman horri esker, beste iragarbideak ezinezkoa luketen mugetara irits gintezke; zaleak pilatu eta tratatuz e.a. ...

Internet eta Eraginkortasuna


Interneten, 15 minutuz egin berri dudan murgilketan, orrialde anitz bistaratzeko aukera eduki dudala nabarmendu beharko nuke. Izan ere, bai emailak zein kide naizeneko sare sozialak bistaratzeko aukera eduki dut; ezin ahantzi dezakedalarik informatzeko paradaz ere gozatu dudala. Bistaratu ditudan webguneak, honako hauek izan dira:
Posta elektronikoak(bai hotmail, zein gmail), Sare sozialak(tuenti, facebook), egunkariak(Diario Vasco), Youtube eta azkenik Dantzan.com webgunea.


Orrialde hauetan topatu dudan publizitatea ez da oso ugaria izan, baina aipagarriak lirakeen hainbat formatu aurkitu ditut. Posta elektronikoei dagokienez, hotmaileko kontuan hiru email aurkitu ditut, horietako bi Facebook sare sozialaren jakinarazpenak ziren, beste emaila lan egiten dudan BOST tabernakoa. Ez daukat argi Facebook orrialdeko jakinarazpenak spam gisa sailkatzerik daukagun, baina argi dagoena da, spam batzuk bailiran jasotzen ditudala horrelako jakinarazpenak. Ez baititut batere gustokoak. BOST tabernaren emailari dagokionez, hurrengo astebururako programatua duen jai berezi bat iragartzeko emaila zela aipatu beharra daukat. Hala ere, tabernako jabea izan da emaila bidali didana, bere kontu pertsonaletik gainera. Beraz, esan genezake 2 spam-antzeko jaso ditudala hotmaileko kontuan, beste emaila publizitate formatu ez-ofizial gisa sailkatu genezakelarik.
Hala ere, ez da hor amaitzen email bidez jaso dudan publizitatearen azalpena, gmaileko kontuan benetako spam mezu publizitario bat aurkitu baitut. "Livestream" zuen izenburutzat, bere izakera azaltzerik ez daukat, ikusi bezain laster zaborontzira bidali baitut emaila. Denera, esan genezake 3 spam mezu aurkitu ditudala, 2 hotmailen eta beste bat gmailen.

Lehenago azaldu bezala, Sare sozialak bistaratzeko aukera ere eduki dut, bertan inolako mezu publizitariorik antzeman ez dudan arren, beraz ezer gutxi dut orrialdeotako publizitateaz aipatzeko.

Beste gauza bat liteke, Diario Vascoren webgunean jasotako mezuak azaltzeko orduan. Izan ere, orrialdean kargatzen zijoan bitartean, kargatzen lehenbiziko bi elementuak iragarkiak baitziren. Bannerrak, zehatzagoak izateko. Horietako batek Guggenheim museoa iragartzen zuen. Besteak ordea, Infoempleo.com webgunea iragartzen zuen.

Youtuben egin dudan bisitan, ikusi dudan lehenengo irudia, Internet Explorer iragartzen zuen banner bat izan dela esan beharra daukat, hortaz gain beste inolako publizitaterik antzeman ez dudan arren.

Dantzan.com webguneko mezuak edo publizitatea aztertu beharko nuke azkenik, baina sare sozialekin gertatu zaidan bezalaxe, ezer gutxi dut kontatzeko. Izan ere, ez dut inolako bannerrik, edota popup leihorik ikusi. Hala ere iragartzeko beste bide bat aurkitu genezake. Dantzan.com webguneak, dantzaren inguruko informazio gunea izanik, hurrengo egun eta asteetan jasoko diren dantza ekitaldien berri ematen du, ekintza hau publizitate gisa hartu genezakelarik baita ere.



Azkenik, eta nabegazio une motz honen sintesitzat, argi azaldu beharra nuke aurkitu ditudan mezu publizitarioak, diren modukoak direla:
3 spam mezu(2 Facebookenak, 1 Livestreamena)
3 banner(Guggenheim, Infoempleo.com, Internet Explorer)
Iragartzeko bi formatu ez-ohiko, partikular batek bidalitako emaila(BOST tabernako jaiari buruzkoa) eta hurrengo dantza ekitaldiena(Dantzan.com webgunean aurkitu daitekeena.


Argitu beharra daukat, iragarki horietako bakar batek deitu duela nire arreta, BOST tabernakoak konkretuki, bertan lan egiteagatik bada ere. Beste iragarki guztiei dagokienez, ikusi bezain laister berauek ekiditzeko neurri guztiak hartu ditut, spamak ezabatuz eta bannerrak ukatuz.

Publizitateak interneten duen eraginkortasunari so egitean, ezin ukatu dezaket ez diodala eraginkortasun handirik ikusten ekintza hauei, erabat gogaikarria izatera iritsi daitekeela baiteritzot. Ikusgarriak izan ohi dira, iragarleek horrela izatea bilatzen baitute, baina ez dut uste erakargarriak izateko posibilitate haundia dutenik. Are gehiago, erakargarria izan dadin, norberaren gustu, zaletasun eta motibazioak piztu eta asetu beharko lituzkeela uste dut; eta inposiblea ez den arren(slogan famatu batek dioen bezalaxe: "impossible is nothing" ;-)), oso zaila liteke jendearen arreta deitu, gustu, zaletasun eta motibazioak piztu edo asetu, eta mezu publizitarioa eraginkorra egin.