jueves, 27 de mayo de 2010

Post-Testa (emaitzak)



Aste bateko iraupenarekin nik egindako inkesta helarazten egon ostean, emaitzak aztertzeko ordua iritsi da.

Inkesta egiten hasi bezain pronto, inkestatuaren profila argitzeko pare bat galdera daude ezarrita, eta inkesta erantzun duten 16 horietatik, 11 lagun gizonezkoak eta 5 lagun emakumezkoak direla argitu beharra dago. Hortaz gain, %100a 21 eta 30 urte bitartean dagoela nabarmendu genezake. Izan ere, garagardo eta futbol talde baten iragarki bateratua izanik, eta bertan partidua ikusten baileude bezala gehien bat gazteak ageri direla jakiteak, xede taldearekiko murrizpen bat egitera daramakigu.

Garagardo iragarkiren bat oroitzen dutenak, 12 lagun dira, erdia hain zuzen ere. Esanguratsua da hau, iragarki ugari baitaude garagardoenak eta arraroa deritzot bakar bat ez oroitzea.

Futbol talde baten babesletza egiten duen garagardoa dela aipatzean ordea, 8 lagunek bakarrik oroitzen dute horrelako zerbait. Zein garagardotaz ari garen itauntzen zaizkienean, ordea, inkestatuetako 6k asmatzen dute, antzeko kanpaina burutu dituzten beste garagardo batzuek oroitzen dituztelarik, baita ere.
Hurrengo galderarekin, zein iragarkitaz argi eta garbi geratzen da, azkenaldian aztergai dugun iragarkia kamiseta bat eskuratzeko argibideak ematen dituen bakarra baita, ezaugarri horiek dituztenen artean. Izan ere, ea era hontako argibiderik ematen duen iragarkiren bat oroitzen duten galdetzean, %37,5ak, badaki argi eta garbi zein iragarkiz ari garen.

Beraz, hurrengo galderekin iragarkia oroitzean, zein elementu diren esanguratsuenak lortuko ditugu. Iragarkia deskribatzerakoan, %37,5 horretako indibiduo guztiek ez baitute ondo oroitzen iragarkia, eta hain lagin txikiarekin jardunez, ehuneko hori %18,5 rea ikusten baita murriztua.

Era berean, iragarkiaren helburu finala %18,5ak oroitzen du, iragarkiak garagardoaren salmentak areagotu, horretarako futbol taldearekiko atxikipena uztartzen duelarik izanda erantzun zuzena.

Azkenik, inkestatuak egia esaten ote duen jakiteko, iragarkiko hainbat elementu beraien presentziaren arabera puntuatu ditzaten eskeintzen zaie inkestatuei. Galdera honek, emaitzak ez ditu eraldatzen, puntu adierazgarri bat nabarmentzen duen arren. Errealaren iragarkiaz gain, San Migel garagardoak Athleticekin egindako antzerako kanpaina baten elementuekin zerikusia ikusten diote.

Ondorioak ateratzeko orduan, esan genezake oroimen maila murriztua duela iragarkiak, honekin bat eraginkortasun haundirik eduki ez duela ikuste dugularik.
%18,5 ak argi eta garbi oroitzen du iragarkia, eta azkenean ez da datu on bat, hala ere, iragarkiaren norakoak oroitzen dutenak gehiago lirateke.
Dena dela, 3 lagunek oroitzen dute iragarkia behar bezala, beste hiruk zein iragarkitaz ari garen oroitzen duten bitartean.

No hay comentarios: