jueves, 27 de mayo de 2010

Interneten Mugak

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?
Horrelako salaketek albistegietan garrantzia izan ohi dutelako, eta behin albistegian agerturik polemika sortua dago. Era berean, Espainiar estatuan justizia medioak baino askoz polikiago funtzionatzen du, eta iragarleentzat denbora epe luze batez ezin iragartzeak, kalte haundia da. Horregatik, kexatzen direnei men egin beharko diete iragarleek, horrela beraien jardunean jarraitu ahal dezaten.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?
Publizitatea, persuaditzera zuzenduriko aktibitatea izanik, gehiengoaren arreta pizten du horrelako gaiekin(biolentzia, sexua, diskriminazioa...). Izan ere, edozein irudik konotazio negatiboak eragiten duela esan dezake edozein kolektibok, betiere iragarkiez ari garela. Telebistaren kasuan, emititzearren ordaindu ordez, kobratzen dutenen kasuan, biolentzia, sexua eta denadelakoak helarazteko askatasuna dute.
Zerbait saltzeko bada, sexuak edo indarkeriaren erabilpenak, iragarritako ekintza burutzera bultzatzen gaituela esan baitezake edonork.
Entretenimendu gisa eskaintzen bazaizkigu irudiok, ordea, ez da ezer pasatzen. Hori bakarrik baita, entretenimendua.
Pertsonalki, gai hau eskuartean darabilten hipokresiagatik deritzot dela legeria zorrotzagoa publizitatearekin. Telebista kateek, gehiengoaren oniritzia baitute, iragarkiekin gertatzen ez den bezala, eta magnateek hori aprobetxatzen dutela deritzot.

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?
Oso erraz. Berriz ere hipokresiaren gatazka agertzen da. Jendea pozik edukitzeko hainbat lege eta arau ezartzen dira, neurri horrekin honako eta halako arazoei aurre egingo zaielakoan. Baina diru kontuak, diru kontuak dira. Horregatik, dirua dutenek(multinazionalek, e.a.)beraien jarduna ahalik eta gutxien erregulatu dezaten lortzen dute, horretarako arduradunei presioa eragiten dieten bitartean. Ez dago horren aztarnarik, baina hori da nire iritzia.

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?
Beraien jardunean, kanpaina bat prestatzean, autoerregulatuta egoteak beraien arteko lankidetzaren bitartez ahalik eta eragin negatibo txikiena duten kanpainak plazaratzea du baliabidetzat. Izan ere, beraien artean lan egiteak, esperientziak batu eta hori oinarritzat harturik etorkizuneko kanpaina burutatzeko orduan jarraibideak behar bezala garatzea ahalbidetzen du.

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?
Egia esan, horrelako egoera batean aurkitu ez naizenez oraindik(profesionalaren larruan) ez dakit ze posizionamendu hartuko nuke. hala ere, askatasun osoaren muturrean kokatuko nuke neure burua, betiere askatasun horren erabilpen arduratsu bat egiten bada. Badakit proposatutakoa utopia polit bat dela, baina protekzionismo osoaren aurka nagoen bezala, askatasunaren erabilpen okerraren aurka era banago.
Hiritar simplea izanik, harik eta iragarkiak mezu entretenigarri, informatzaile, zuzenak eta ARGIAK izan, bost axola protekzionista ala askatasunaren aldekoa izan. Baina bietako bat aukeratu beharrean, herritar xumea izanik, bigarren aukera hartuko nuke, lehen esan bezala era arduratsu batean erabiltzen bada, behintzat.

No hay comentarios: