viernes, 12 de marzo de 2010

Eraginkortasuna Saritzen

Eraginkortasun sariei buruz hausnartzean, ezinbestean, beste sari mota batzuk oroitzen ditut, Zine sariak, Telebista sariak, e.a.
Publizitateari dagokionez, kreatibitatea saritzea helburu duten beste saritze batzuk ere gogoratzen ditut, hala nola Cannesko Urrezko leohien saritzea. Cannesko saritzeak agentzia ezberdinak eduki ohi ditu errepresentatuta. Baina esan bezala, kreatibitatea saritzen da bertan, ez Eraginkortasuna.

Egia bada ere, mezu publizitarioek norbanakoengan eragiten duten edo ez jakitea nahiko konplexua dela, kanpaina baten eraginkortasuna neurtzerakoan, kanpaina bera gauzatzeko orduan uztartutako baliabideak, inbertsioak, eta kanpaina ostean lortutako emaitzak harremanetan jarri beharko lirateke.

Eficacia sariek hori bera egiteko grina dutela deritzot, eta horregatik ondo iruditzen zait iragarleak kanpainaren inguruan edukitako gorabeherak aipatu behar dituztela. Hala ere, hori egiteak, betiko leloaren betiko leloa dakarkit burura inbersioa=arrakasta. Eta honekin daukat kontrapunturik sakonena.

Nire aburuz, eraginkortasun haundiena ez dago zertan diruan islatuta egon beharrik, markaren irudi korporatiboari dagozkien kanpainetan ez baita produktu bat eskaintzen, eta horrek zernolako islada edukiko luke inbertsioengan eta plan komunikatiboen gauzaketan?

Bestela ere, aipatu beharra dago kanpaina bateri etekinik haundiena ateratzea, eraginkortasuna edukitzeko beste bide bat dela. Eta honekin bai, datuek bere errendimendua islatu dezakete.




Eficacia sarietaz ari naizela, Asociacion Española de Anunciantesek antolatzen duela oroitzean, argi eta garbi daukat nor den sariketa honetako benefiziatu haundiena. Iragarleria. Era hontako sariketa batek, iragarleen lanari prestigioa ematea bilatzen dutela deritzot. Horrelako ekintza batek jendaurrean sortzen duen interesa nahikoa da, iragarle eta agentziek beraien lanarekiko irudi prestigiotze bat sortzeko. Eta horrelako aukerak, uztartu beharrekoak dira, etorkizunean arrakasta edukitzea bilatzen bada, behintzat.

Hala ere, aurpegi garbitze baten moduan funtzionatu dezakeen arren, inbertsio = arrakasta kontzeptuaren gatazka ez du ahaztuarazten. Eta honekin bat, 2009ko Eficacia Sarien eta urte bereko inbertsio rankingaren alderaketa letorke.

Argi eta garbi dago eraginkortasuna saritzean, inbertsio kopurua zuzenki lotua dagoela. Izan ere, 2009ko Eficacia sarietan, El Corte Inglesek Brontzezko saria lortu zuen, inbertsio rankinean 4. postuan kokatuta zegoen bitartean. Eta hori gutxi balitz, Telefonicak, zilarrezko saria lortu zuen, inbertsio rankinean lehengo postuan aurkitzen zelarik. Zer nolako kasualitatea...

Azkenik, bi ranking hauek alderatzean gustatu zaidan datu batean aurkitutako kuriositatea aipatu gura neuke. Linea Directa Aseguradorak, urrezko domina lortu zuenak, inbertsio rankingean agertzen zen arren, 17. postua lortu zuen azken hontan. Kuriositatea, inbertsio rankingean erdialdean kokatu arren, eraginkortasunaren sariketan urrezko domina lortu zuela litzateke. Eta faktore honi, lehen eta laugarren inbersoreek, zilarrezko eta brontzezko saria lortu zutela gehitzen badiogu, lehenago aipatutako teoria propioari men egiten dio. Eraginkortasuna neurtzeko, inbersio kopurua ez da gauza bakarra.

No hay comentarios: