viernes, 12 de marzo de 2010

Facebook Esperimentuaren Emaitzak



Facebook experimentua dela eta, aste oso batez profil faltsu bat facebooken barrena ibili da, lagun eskean. Lehenbizi, Euskal Herrian barrena eta Espainian barrena bidali zituen lagun eskaerak, baina lortutako emaitzak porrot totalak besterik ez ziren izan. Egia esan, atzerriko izen eta abizenekin, sail xamarra suertatzen da gaztelerazko eta euskarazko izenak dituenengan ezagutaraztea. Horretarako arrazoietako bat izan liteke, jendeak badakiela, facebookean ez hainbeste baina messengerean ikusi ahal izan den bezalaxe, jatorri ezezaguneko izen batek norberaren kontua edota ordenagailua izorratzea(birus batekin, adibidez) eragin dezakeela. Orduan, lagun eskatzeari uko egin, eta bere informazio orria modifikatzea otu zitzaion. Horretara ekin eta Abraham Lincol High instituan eta Oxford Universityn egin zituela ikasketak jarri zuen. Hortaz gain, Eusko Jaurlaritzan lan egiten duela jarri zuen.
Astea aurrera joan delarik, profil faltsuak lortu dituen 10 lagunak bere ikastegietan egondako beste kide batzuk zirela ondoriozta genezake. Egia esan, 6 lagun lirateke Oxford Universityn egon ostean, eta ezertaz ezagutzen ez zuten bati lagun eskaera bidaltzea erabaki zutenak. Beste lagun bat, Abraham Lincoln High institutuko ikasle bat liteke.

Egia esan, nik pentsatzen nuena baino emaitza txarragoak lortu ditut experimentuarekin. Gaur egun sare sozialetan lagunak lortzeko arazorik ez zegoela pentsatzen nuen, baina badirudi ez dela hain erreza.

Lehenago azaldu dudan bezalaxe, soilik 10 lagun lortu ditu, eta horiek guztiak, ikasketa kideak izan zitezkeenak eta beraien ezagun batzuk lirateke. Horrek datu interesgarri bat eman dit, Institutu bakar batean, ikasturte berean egondako bi pertsona, batak besteari buruz ezertxo ere jakin barik(arraroa iruditzen zait, institutuak ez baitira hain handiak, izena entzun ez izateko) lagun izatea eska diezaioketela elkar. Argi dago komunean duten ezaugarri bat litekeela; leku berean ikastea, eta horrek lagun eskaera egiteko haina enpatia sorraraz dezakeela.

Honetaz guztiaz, ondorio argi bat atera dut, berdin dio beste profil bati buruz jakin dezakezun gutxia, nahikoa izan bailiteke interes, ikastegi, edota beste elementu bat komunean izatea lagunak lortu ahal izateko. Aipatzekoa litzateke baita ere, jendeak erraztasun haundia duela ezezagunekin harremanetan jartzeko. Faktore honen ondorioak jakiteko, kontuan eduki behar genuke(guk egin dugun bezalaxe) jende askok eta askok bere irudia, izena, informazio eta gauza guztiak "egokitu" ditzakeela jendaurrean arrakasta gehiago lortzeko, irudi hobeagoa eskaintzeko, e.a.

Horrelako faktoreak azaltzean, ezinezkoa zaigu publizitatearen baliabideetan pentsatzea. Norberaren irudiaren inguruan arrakasta gehiago lortzea posible izanda, noraino hel litezke publizitatearen baliabidea?
Ba, auskalo...
Nik neuk, nere Facebook profil benetakoarekin, hainbat talde, edota enpresaren lagun naizela aitortu beharra daukat, eta hauen baliabideak ugariak dira. Profilaren bitartez, norberaren horman mezu publizitario zuzenak helaraz daitezke, aurrerago egingo diren ekintzetarako gonbidapenak bidali daitezke, Irudi korporatiboa sor daiteke(enpresa edo taldearen profila beste talde batzuekin harremanetan jarriz, adb.), eta argi dagoenez, kontsumitzailearekiko harreman afektibo bat lortzea lortu daiteke.
Hala ere, sare sozialetan bakarrik oinarrituriko kanpaina publizitario bat egitea ez zait ideia ona iruditzen, izan ere, Internet bezalako herraminta batekin, nabigatzaileek kontsumo selektibo bat egin dezakete, eta ondorioz, kanpainak inpaktu murriztuagoa lortu dezakeela deritzot, profil batek helarazitako informazioa mezu publizitario zuzen batek(audioa, bideoa...)baino gutxiago erakartzen bainau, behintzat niri.

No hay comentarios: