viernes, 26 de febrero de 2010

Sare Sozialen Eraginkortasuna

Noski baietz, azken finean nork ez ditu jaso Facebook, Tuenti edo antzerakoen bitartez talde enpresa edota marka ezberdinen zale egiteko eskaintzak?
Argi dago agertzen direnen artean norberak bere intereseko talderen bat aurkituko duela. Bere futbol talde kuttuna delako, bere auzoko lagun baten taldea delako... Arrazoiak milaka izan lirateke.
Horregatik diñot, noski baietz, ni ere jauzi bainaiz marketing ekintza hauetan, ondo jauzi ere. Musika talde baten zale bilakatu naiz hortarako arrazoi ezberdinak uztartuz. Jorratu behar dugun gaiari dagokionez ordea garrantzitsuena talde honek bere ekintzei buruzko informazioa helarazteko baliabidea erabiltzen duela aipatzea litzateke. Talde hau COBRA musika taldea da. Bere Facebook orriaren bitartez taldeak dituen kontzertuetako argazkiak eta hurrengo kontzertuetako datak ikusi eta jakin ditzaket. Baliabide hau era egokian erabiliz hurrunera hel litekeela deritzot baina horretarako iragarleek kontsumitzaileekiko mantentzen duten jarrera aldatu beharko lukete. Pablo Herreros-ek bere blogean azaltzen duen bezala "Juegen a enamorarnos. No es en formatos invasivos en lo que tienen que innovar para que clickemos sino en talento creativo que nos haga sentir su publicidad como contenido aceptable". Iragarleek baliabide honetan kontsumitzaileenganako komunikazioa benetan zainduko balukete baliabidearen arrakasta ezinbestekoa izango zen. Izan ere, kontsumitzaileen intereseko gaiei buruz informatu lezakete, berauek naskatzera iritsi gabe.




Marketing mota honi, hainbat abantaila ikus genezaioke, kontsumitzaileekin harremanak estutu baitaitezke, produktu eta zerbitzuetaz informatu, e.a.
Eduki ditzakeen mugei dagokionez, ez diot beste iragarbideei ikusten ez dizkiogun inolako muga gehiagorik antzematen. Are gehiago, kontsumitzaileekin harreman horri esker, beste iragarbideak ezinezkoa luketen mugetara irits gintezke; zaleak pilatu eta tratatuz e.a. ...

No hay comentarios: