jueves, 27 de mayo de 2010

Publizitate Sexistari begira

Publizitate Eraginkortasuna

Emakunderen baitako Begirak -Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitzak- honako jarraibide hauek eman ditu publizitate sexista antzemateko:

* Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
* Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
* Etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
* Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
* Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe.
* Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
* Emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten den iragarkietan.
* Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.

Nik aukeratutako iragarkiak honako hauek dira:

Haagen-Dazs
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048637012501/haagen-dazs.1.html
Nire aburuz, iragarki hau ez da sexista, momentu oro emakume ta gizonen arteko berdinketa islatzen baitu. Horrez gain, Emakundek argitaratutako arau guztien barne dagoela deritzot.

Barcelo Hoteles

Iragarki honen kasuan ere berdin gertatzen da. Bai emakume zein gizonen irudia uztartzen da, egia den bezalaxe gizon batek hartzen duela garrantzi gehien. Hala ere, araudiaren barne legoke.

Dulux
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048598012501/dulux.1.html
Iragarki honetan, hasieran bakarrik antzeman daiteke gizon edo emakumeen presentzia, gainerako denbora guztian irudi konposaketarekin jolasten baitu iragarkiak, eta ezinezkoa bilakatzen da indibiduoen sexua jakitea. Ez da sexista.

11822
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048595012501/11822.1.html
Iragarki honen kasuan ezin daiteke esan sexista denik, iragarkiko protagonista emakumea baita. Hori gutxi balitz, agertzen diren beste bi pertsonak emakumean dira baita ere. Ez da sexista, araudiaren barne dagon bezalaxe.

MTV
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048599012501/mtv.1.html
Emakumearen agerpenari dagokionez iragarki honek, emakundek emandako araua apurtzen du, horrela iragarki sexista bezala katalogatu ezin dezakegun arren. Izan ere, ez da inolako adituri agertzen, bi lagun baizik, futbol partida bat ikusten.

NBA
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048569012501/nba.1.html
Iragarki honi dagokionez, esan genezake hau ere ez dela sexista, antzina grabaturiko irudiekin egindako iragarki bat baita. Bertan NBAko jokalari eta entrenatzaileen aipuak erabiltzen dira musikarekin jolasteko, bitartean gizonak bakarrik ageri diren irudia erabiltzen dituztelarik.
Hala ere, ez litzateke sexista.

Ambar
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048567012501/ambar.1.html
Iragarki hontan gizon bakarra ageri da, garagardo boteilaz mozorroturik, eta dioenaren arabera, ez du sexista izateko inolako elementurik

Carlsberg
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048534012501/carlsberg.1.html
Iragarki honi dagokionez, emakumeen presentzia minoritarioa antzeman dezakegu, baina egon badago, jende garrantzitsuaren arteane egon ere. Sexistatzat hartua izateko ematen duen arrazoi bakarra, iragarkiaren amaierara heltzean, "Men of England!" esanez gizonei bakarrik deitzen diela arreta litzateke.

La Rioja
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048526012501/turismo-rioja.1.html
Iragarki honek ezin du nahita ere sexista izan, ez baita inor ageri, ezta inork hitz egin. Agertzen den gauza bakarra irudia eta bertako soinua liteke, beraz, Ez da Sexista.

Nike
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048532012501/nike.1.html
Iragarki honi kutsu sexista bat antzeman genezakioke, pare bat momentutan, emakumeak dantzan eta beraien hankak zein gorputzat erakusten baitira. Hala ere, horietaz gain, beste hainbat irudi(zerikusi handirik ez dutenak) eskeintzen dira.

Multiopticas
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048591012501/multiopticas.1.html
Iragarki hau ez da sexista, bai gizon zein emakumeren irudiak eskaintzen baititu, inolako diskriminaziorik egin gabe.

El Ser Creativo
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048443012501/creativo.1.html
Iragarki hau ez da sexista, emakume zein gizonen irudiak eskainiz, inolako diskriminaziorik gabe eta agertzen diren over ahotsak bai emakume zein gizonenak baitira.

Fiat
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048493012501/fiat.1.html
Iragarki hontan burmuinak bakarrik ageri dira, baina pertsonak izanez gero, argi dago iragarki sexista bezala izendatua izango zela, izan ere, burmuinak beraien artean kopulatuko balute bezala ageri dira, eta plango guztien artean, trio bat agertzen da. bertan, emea litekeen burmuina(erdian baitago beste bien bultzadak jasoz) harrapatua bezala irudikatzen da, eta horregatik diñot pertsonekin eginez gero, sexizta gisa izendatuko luketela.

Adidas
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048456012501/adidas.1.html
Iragarki hau ez da sexista, ez baita inolako diskriminaziorik egiten. Futbol partida batekin istorio bat kontatzen da, hortarako jokalari famatuak erabiltzen direlarik. Ez dago inolako elementurik kutsu sexista emango lioketenak.

Global Fund
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048459012501/global-fund.1.html
Iragarki hau ez da bater sexista, ihesa duten emakumeak salbat ahal izan, eta horrela beraien umeek ama bat euki dezaten iragartzen baitute.

Interneten Mugak

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?
Horrelako salaketek albistegietan garrantzia izan ohi dutelako, eta behin albistegian agerturik polemika sortua dago. Era berean, Espainiar estatuan justizia medioak baino askoz polikiago funtzionatzen du, eta iragarleentzat denbora epe luze batez ezin iragartzeak, kalte haundia da. Horregatik, kexatzen direnei men egin beharko diete iragarleek, horrela beraien jardunean jarraitu ahal dezaten.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?
Publizitatea, persuaditzera zuzenduriko aktibitatea izanik, gehiengoaren arreta pizten du horrelako gaiekin(biolentzia, sexua, diskriminazioa...). Izan ere, edozein irudik konotazio negatiboak eragiten duela esan dezake edozein kolektibok, betiere iragarkiez ari garela. Telebistaren kasuan, emititzearren ordaindu ordez, kobratzen dutenen kasuan, biolentzia, sexua eta denadelakoak helarazteko askatasuna dute.
Zerbait saltzeko bada, sexuak edo indarkeriaren erabilpenak, iragarritako ekintza burutzera bultzatzen gaituela esan baitezake edonork.
Entretenimendu gisa eskaintzen bazaizkigu irudiok, ordea, ez da ezer pasatzen. Hori bakarrik baita, entretenimendua.
Pertsonalki, gai hau eskuartean darabilten hipokresiagatik deritzot dela legeria zorrotzagoa publizitatearekin. Telebista kateek, gehiengoaren oniritzia baitute, iragarkiekin gertatzen ez den bezala, eta magnateek hori aprobetxatzen dutela deritzot.

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?
Oso erraz. Berriz ere hipokresiaren gatazka agertzen da. Jendea pozik edukitzeko hainbat lege eta arau ezartzen dira, neurri horrekin honako eta halako arazoei aurre egingo zaielakoan. Baina diru kontuak, diru kontuak dira. Horregatik, dirua dutenek(multinazionalek, e.a.)beraien jarduna ahalik eta gutxien erregulatu dezaten lortzen dute, horretarako arduradunei presioa eragiten dieten bitartean. Ez dago horren aztarnarik, baina hori da nire iritzia.

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?
Beraien jardunean, kanpaina bat prestatzean, autoerregulatuta egoteak beraien arteko lankidetzaren bitartez ahalik eta eragin negatibo txikiena duten kanpainak plazaratzea du baliabidetzat. Izan ere, beraien artean lan egiteak, esperientziak batu eta hori oinarritzat harturik etorkizuneko kanpaina burutatzeko orduan jarraibideak behar bezala garatzea ahalbidetzen du.

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?
Egia esan, horrelako egoera batean aurkitu ez naizenez oraindik(profesionalaren larruan) ez dakit ze posizionamendu hartuko nuke. hala ere, askatasun osoaren muturrean kokatuko nuke neure burua, betiere askatasun horren erabilpen arduratsu bat egiten bada. Badakit proposatutakoa utopia polit bat dela, baina protekzionismo osoaren aurka nagoen bezala, askatasunaren erabilpen okerraren aurka era banago.
Hiritar simplea izanik, harik eta iragarkiak mezu entretenigarri, informatzaile, zuzenak eta ARGIAK izan, bost axola protekzionista ala askatasunaren aldekoa izan. Baina bietako bat aukeratu beharrean, herritar xumea izanik, bigarren aukera hartuko nuke, lehen esan bezala era arduratsu batean erabiltzen bada, behintzat.

Publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna?

1. Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?
Publizitate saturazioa egonik, asetze publizitarioa betea dagoela deritzot, baina esan beharra dago, hartzaileri eragiteko, berarekiko inplikazio haundiena eskeintzen duena aukerarik egokiena dela. Izan ere, geroz eta gehiago, beraien inplikazioa bilatzen dute iragarleek, produktuaren azalpena alde batera utziz eta hartzaileak istorio baten barnean kokatuz. Hartzaileak egin beharko lukeena istorioa ulertzea litzateke, baina horrek eragin negatiboak sor ditzakeela oroitu beharra dago. Izan ere, istorioa ulertzeko erronka eskaintzen zaie, eta horrek hartzaileak produktua oroitzarekiko beharra alde batera utziaraztea eragin dezake.
Beraz, baliabide hau era egokian erabiliz gero, ondorio positiboak eduki ditzake, hartzailea erakarri, interesatuarazi, persuaditu...
Baina baliabide horretan bakarrik zentratzen badira agentziak, azkenean, iragarleek beraien produktu eta marka ez dute behar den bezala iragarria ikusiko.

2. Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditue etekinak egoera horretatik?
Legeria bera, oso ahula delako. 1988ko lege baten du oinarria saturazioaren mugak eta urteari erreparatzea nahikoa da zer nolako ondorioak eduki ditzakeen jakiteko. orain dela bi hamarkadako lege batek ezin du behar bezala gaur egungo telebista kontsumo erraldoia erregulatu. Legeak, gehienez, ordainkalte bat ezarriko lioke telebista infraktoreari, bien bitartean telebista infraktoreak era saturatuan helarazitako iragarkien truke ordainkaltea baino askoz handiagoak diren dirutzak poltsikoratuko lituzkeelarik.
Etekina bai agentziek, beraien lana bereizteko ahaleginetan geroz eta mezu aktiboagoak sortzeko aukera baitute; bai iragarleek, beraiek baitira kanpaina aktibo horien artean zein emitituko den erabakitzen dutenak; eta azkenik, telebista kateak aterako lukete, jaso dezaketen kalteordaina, lortutako irabaziak baino askoz txikiago izango baita.



3. Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan?
Iragarritako Produktu edo Markaren marjinazioa eragin dezake nabarmentze horrek. Izan ere, Albertso Sanz Galík azaltzen duen bezala, nabarmentzeko orduan geroz eta joera handiago bat dago iragarkia istorio batean oinarritzekoa. Hartzaileak parte hartu beharreko istorioa izanik, eta geroz eta istorio konplexuagoak agertzen direnez, azkenean, iragarkia hortara bakarrik zuzendua egon daiteke, istorioa garatzera. Alde batera utziz produktu eta markaren posizionamendua.

4. Publizitateak gehiago entretenitu baino gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?
Egia da, kreatibitateari atxikitzen zaion eraginkortasun ahalmena zalantzan jartzen duela, argi eta garbi uzten baitu sormenaren ondorioz iragarkiak porrota lortu dezakeela. Hala ere, sormena ezinbestekoa da, iragarkia entretenigarri(horrela ez balitz hartzaile orok ikusteari uko egingo lioke) egiteak hartzaileen arreta ahalbidetzen baitu.
Ondoriozta genezake, hala ere, sormena taxuera egokian erabili beharra dagoela ohartarazten duela.

Iragarkien elementuen Eraginkortasuna



Klasean 10 iragarki aztertu ostean beraien izakera emozionala edota arrazionala, umorea duenentz, didaktikoa den, Musika daraman, Ospetsuak agertzen diren, edota over ahotsik erabiltzen duen erakusten digun taula bat osatu dugu.

Aztergai edukitako iragarkiak hauek lirateke: Toyota surfer, Deseos Iberostar, F.C. Barcelona, Mahou paraiso, Los Celtunis, EITB, Lavadora-El corte Ingles, 11888-maletas, Emidio Tucci eta Guggenheim museoaren "Country and the Eye".

Iragarkia emozionala edo arrazionala den aztertzean, gehiengo haundi bat emozionala dela antzeman dezakegu. Izan ere, argi dago kontsumitzailearekiko emozio sorrera batek, produktuari puntu extrak eman diezaioke, eta iragarleek hori aprobetxatzea bilatzen dute. Joera garrantzitsua liteke hau, 7 iragarki emozionalak izateaz gain, beste hirurak mistoak baitira. Hau da, izakera emozional apurra ere badaukate.

Umorearen uztartzeari dagokionez, aurreko joera berbera aurki dezakegu 7 iragarkik umorea erabiltzen baitute. Umorearekin baita ere, kontsumitzailearekiko harreman bat bilatzen dela deritzot. Irribarrea sortarazten digun edozerk oroitua izateko ahalmen handiagoa lukeela nabarmendu beharra dago.

Aurreko joerak garrantzitsuak diruditen arren, iragarkien izakera didaktikoari dagokiona ez da atzean gelditzen. Aztertutako guztietatik bakar bat ez baita didaktikoa. Iragarritako produktuei so egitea besterik ez da behar iragarkien didaktikotasuna soberakoa izango zela ohartzeko.

Musikari dagokionez baita ere, beste joera nagusi bat aurkitzen dugu. 10 iragarkitik 9k musika erabiltzen baitute, jinglea erabiltzen duen bakarren kontra. Musika erabiltzeak produktuaren helarazteari banda sonora bat jartzeko modukoa da iragarki asko erabilitako musikagatik beragatik oroitu baitezakegu. Eta, aurreko ariketaren batean aipatu izan dudan bezala, iragarleak beraien mezua oroitua izan dadin eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzen dituzte. Jingleari dagokionez, zaila izan ohi da Jinglea ondo doakion produktu edo iragarki bat lortzea, 11888ren kasuan horrela ez den arren. Izan ere, produktu hori behar izaterakoan batek baino gehiagok(ni barne)jingleari esker oroitu baitu.

Ospetsuen irudiaren erabilpenari so egiten badiogu, joera garbi bat dago; ospetsuak ez erabiltzekoa. Haintzat hartua baita ospetsuen erabilera baliabide garesti eta fidagarritasun urrikoa dela. Hala ere, hiru iragarkik ospetsuen erabilera uztartzen dute; adibidez, F.C. Barcelonaren iragarkiak. Bertako futbol jokalarien irudia profitatzen duelarik. Nabarmendu beharrean aurkitzen gara, ospetsuen erabilera honek iragarkiaren helburuarekin harreman estua duela(kanpaina zaletuen presentzia eskatzeko baita). Beste gauza batlitzateke, Deseos Iberostarren iragarkian gertatzen dena. Izan ere, iragarki hontarako pertsonai ospetsu baten fama (Antonio Banderas)iragarlearen esanetara dagoenaren irudia eskeintzan baitzaigu. Ekintza hau, produktuarekin zerikusia ez duen norbait erabiltzea da eta erakutsita dago horrek eduki dezakeen efektu negatiboa (ospetsuaren irudi aldaketa; drogak direla eta, neskazalea...). Antzeko zerbait gertatzen da 11888ko iragarkiarekin. Paco Leonen irudia uztartzen da mezu umoretsu batekin, bi baliabide horiek duten zerikusia aprobetxatu nahian.

Eta azkenik, Over Ahotsaren erabilpena aztertzean, 8 iragarkik Over ahotsa erabiltzen dutela antzeman dezakegu. Joera haundi bat hemen ere bai. Eta hori gutxi balitz, over ahotsen gehiengoa gizonen ahotsa da, betiko joera bati jarraituz.

Nire aburuz, azterketa honek, argi eta garbi lagatzen du zer nolako joerak aurkitu ditzakegun gaur egungo iragarkietan. Gehiengo handienak elementu berdinak uztartzen ditu, produktuaren nolakotasunari moldatzen saiatzen direlarik.

Post-Testa (emaitzak)



Aste bateko iraupenarekin nik egindako inkesta helarazten egon ostean, emaitzak aztertzeko ordua iritsi da.

Inkesta egiten hasi bezain pronto, inkestatuaren profila argitzeko pare bat galdera daude ezarrita, eta inkesta erantzun duten 16 horietatik, 11 lagun gizonezkoak eta 5 lagun emakumezkoak direla argitu beharra dago. Hortaz gain, %100a 21 eta 30 urte bitartean dagoela nabarmendu genezake. Izan ere, garagardo eta futbol talde baten iragarki bateratua izanik, eta bertan partidua ikusten baileude bezala gehien bat gazteak ageri direla jakiteak, xede taldearekiko murrizpen bat egitera daramakigu.

Garagardo iragarkiren bat oroitzen dutenak, 12 lagun dira, erdia hain zuzen ere. Esanguratsua da hau, iragarki ugari baitaude garagardoenak eta arraroa deritzot bakar bat ez oroitzea.

Futbol talde baten babesletza egiten duen garagardoa dela aipatzean ordea, 8 lagunek bakarrik oroitzen dute horrelako zerbait. Zein garagardotaz ari garen itauntzen zaizkienean, ordea, inkestatuetako 6k asmatzen dute, antzeko kanpaina burutu dituzten beste garagardo batzuek oroitzen dituztelarik, baita ere.
Hurrengo galderarekin, zein iragarkitaz argi eta garbi geratzen da, azkenaldian aztergai dugun iragarkia kamiseta bat eskuratzeko argibideak ematen dituen bakarra baita, ezaugarri horiek dituztenen artean. Izan ere, ea era hontako argibiderik ematen duen iragarkiren bat oroitzen duten galdetzean, %37,5ak, badaki argi eta garbi zein iragarkiz ari garen.

Beraz, hurrengo galderekin iragarkia oroitzean, zein elementu diren esanguratsuenak lortuko ditugu. Iragarkia deskribatzerakoan, %37,5 horretako indibiduo guztiek ez baitute ondo oroitzen iragarkia, eta hain lagin txikiarekin jardunez, ehuneko hori %18,5 rea ikusten baita murriztua.

Era berean, iragarkiaren helburu finala %18,5ak oroitzen du, iragarkiak garagardoaren salmentak areagotu, horretarako futbol taldearekiko atxikipena uztartzen duelarik izanda erantzun zuzena.

Azkenik, inkestatuak egia esaten ote duen jakiteko, iragarkiko hainbat elementu beraien presentziaren arabera puntuatu ditzaten eskeintzen zaie inkestatuei. Galdera honek, emaitzak ez ditu eraldatzen, puntu adierazgarri bat nabarmentzen duen arren. Errealaren iragarkiaz gain, San Migel garagardoak Athleticekin egindako antzerako kanpaina baten elementuekin zerikusia ikusten diote.

Ondorioak ateratzeko orduan, esan genezake oroimen maila murriztua duela iragarkiak, honekin bat eraginkortasun haundirik eduki ez duela ikuste dugularik.
%18,5 ak argi eta garbi oroitzen du iragarkia, eta azkenean ez da datu on bat, hala ere, iragarkiaren norakoak oroitzen dutenak gehiago lirateke.
Dena dela, 3 lagunek oroitzen dute iragarkia behar bezala, beste hiruk zein iragarkitaz ari garen oroitzen duten bitartean.

Post-Testa (diseinua)

Nik aukeratutako Kanpaina publizitarioa, Kelerek eta Real Sociedad de Futbolek batera eginadakoa da.
Iragarki honetan, keleren kontsumoa areagotzeko gipuzkoan zehar jendearekiko laguntasun irudia eta gertutasuna eskaintzen duen elementu bat profitatzen saiatzen dela deritzot.
Hona hemen bideoa:


Inkesta diseinatzerako orduan, kontuan eduki behar izan ditugu xede taldearen barne leudeken indibiduoak. Izan ere, ezinbestekoa zaigu iragarki honen eragina aztertzean, gipuzkoan bizi direnen artean mugitu beharko garela jakitea. Hortaz gain, futbol zaletua izateak onura ekarriko lioke mezu publizitarioari, gargardoen salmenta areagotzeaz gain, futbol talde batekiko inplikazio soziala bilatzen duela baiteritzot.

Galderak, indibiduoak iragarkia oroitu dezan bideratuta daude, iragarkiaren muina oroitzen duten jakiteko asmoz. Helburu horrekin bada, encuestafacil.com webguneaz baliatuz, honako inkesta helarazi dut nire inguruan posta elektronikoz:
Pulsa aquí para contestar una encuesta

viernes, 12 de marzo de 2010

Eraginkortasuna Saritzen

Eraginkortasun sariei buruz hausnartzean, ezinbestean, beste sari mota batzuk oroitzen ditut, Zine sariak, Telebista sariak, e.a.
Publizitateari dagokionez, kreatibitatea saritzea helburu duten beste saritze batzuk ere gogoratzen ditut, hala nola Cannesko Urrezko leohien saritzea. Cannesko saritzeak agentzia ezberdinak eduki ohi ditu errepresentatuta. Baina esan bezala, kreatibitatea saritzen da bertan, ez Eraginkortasuna.

Egia bada ere, mezu publizitarioek norbanakoengan eragiten duten edo ez jakitea nahiko konplexua dela, kanpaina baten eraginkortasuna neurtzerakoan, kanpaina bera gauzatzeko orduan uztartutako baliabideak, inbertsioak, eta kanpaina ostean lortutako emaitzak harremanetan jarri beharko lirateke.

Eficacia sariek hori bera egiteko grina dutela deritzot, eta horregatik ondo iruditzen zait iragarleak kanpainaren inguruan edukitako gorabeherak aipatu behar dituztela. Hala ere, hori egiteak, betiko leloaren betiko leloa dakarkit burura inbersioa=arrakasta. Eta honekin daukat kontrapunturik sakonena.

Nire aburuz, eraginkortasun haundiena ez dago zertan diruan islatuta egon beharrik, markaren irudi korporatiboari dagozkien kanpainetan ez baita produktu bat eskaintzen, eta horrek zernolako islada edukiko luke inbertsioengan eta plan komunikatiboen gauzaketan?

Bestela ere, aipatu beharra dago kanpaina bateri etekinik haundiena ateratzea, eraginkortasuna edukitzeko beste bide bat dela. Eta honekin bai, datuek bere errendimendua islatu dezakete.




Eficacia sarietaz ari naizela, Asociacion Española de Anunciantesek antolatzen duela oroitzean, argi eta garbi daukat nor den sariketa honetako benefiziatu haundiena. Iragarleria. Era hontako sariketa batek, iragarleen lanari prestigioa ematea bilatzen dutela deritzot. Horrelako ekintza batek jendaurrean sortzen duen interesa nahikoa da, iragarle eta agentziek beraien lanarekiko irudi prestigiotze bat sortzeko. Eta horrelako aukerak, uztartu beharrekoak dira, etorkizunean arrakasta edukitzea bilatzen bada, behintzat.

Hala ere, aurpegi garbitze baten moduan funtzionatu dezakeen arren, inbertsio = arrakasta kontzeptuaren gatazka ez du ahaztuarazten. Eta honekin bat, 2009ko Eficacia Sarien eta urte bereko inbertsio rankingaren alderaketa letorke.

Argi eta garbi dago eraginkortasuna saritzean, inbertsio kopurua zuzenki lotua dagoela. Izan ere, 2009ko Eficacia sarietan, El Corte Inglesek Brontzezko saria lortu zuen, inbertsio rankinean 4. postuan kokatuta zegoen bitartean. Eta hori gutxi balitz, Telefonicak, zilarrezko saria lortu zuen, inbertsio rankinean lehengo postuan aurkitzen zelarik. Zer nolako kasualitatea...

Azkenik, bi ranking hauek alderatzean gustatu zaidan datu batean aurkitutako kuriositatea aipatu gura neuke. Linea Directa Aseguradorak, urrezko domina lortu zuenak, inbertsio rankingean agertzen zen arren, 17. postua lortu zuen azken hontan. Kuriositatea, inbertsio rankingean erdialdean kokatu arren, eraginkortasunaren sariketan urrezko domina lortu zuela litzateke. Eta faktore honi, lehen eta laugarren inbersoreek, zilarrezko eta brontzezko saria lortu zutela gehitzen badiogu, lehenago aipatutako teoria propioari men egiten dio. Eraginkortasuna neurtzeko, inbersio kopurua ez da gauza bakarra.